top of page

Ondare

 

ONDARE markak baserritarren lehengaiez eginiko kalitatezko marmelada eta barazki kontserba lokalak eskaintzen ditu.Ondare-ren filosofía bertako baserritarren lehengaiak erabiliz ekonomia lokala bultzatzeaz gain, produktu jasangarriak (ingurumenareriko, ekomonikoki eta sozialki) merkaturatzea da. Hau da, sasoian sasoikoa eta tokian tokikoa bultzatzea.

 

Hornitzaileak Mutriku eta ingurune hurbileko 33 baserritar dira eta erabiltzen ditugun lehengaien fruta arbola eta baratza bakoitza ezagutzen ditugu. Hauen lehengaietan oinarrituta, kalitatezko artisau marmeladak eta barazki kontserbak merkaturatzen ditugu ONDARE markarekin.

 

Produktuen ekoizpen prozesu guztia eskuz burutzen dugu: fruta eta barazkiak banan-banan bildu, garbitu, zuritu, egosi, trituratu, ontziratu, etiketatu, … eta kontsumitzaileen erosketa puntuetara garraiatu. Honek, prozesu guztia kontrolpean izatea eta eskaintzen duguna kalitate altukoa izatea bermatzen digu. Gainera, baserritarrari errekonozimendua eman eta kontsumitzaileak trazabilitate osoa jakin dezan, produktu bakoitzaren ontzian lehengaiaren jatorria izendatzen dugu.

 

ONDARE produktuak ekoizpen mugatua eta guztiz jasangarriak dira.

 

 

Sakatu botoia eta ikusi gure hornitzaileak

Gustoko

 

GUSTOKO marka komertzializatzearen erabakia, kontsumitzaileek egin dizkiguten eskarien ondorio izan da.

 

Kontsumitzaileek gustoko dituzten hainbat mermelada zapore eta barazki kontserba egiteko lehengaiak sarritan ez dituztenez gure inguruko baserritarrek ekoizten, fruta eta barazki hauek ekoizten diren lekuetara joan behar izan gara.

 

Baina kasu honetan ere, fruta eta barazkiak ekoizle txiki edo kooperatibei erosten diegu eskaintzen dizkiguten lehengaiak kalitatezkoak direla ziurtatuz.Markak berak dioen bezala, kontsumitzaileak GUSTOKO dituzten produktuak dira GUSTOKO gamaren barruan komertzializatzen direnak.

 

Beti ere, kalitate gorenekoak, osasungarriak, naturalak eta artisau eran eginak.

 

 

 

 

Sakatu botoia eta ikusi gure katalogoa
bottom of page